Nabigazioa saltatu

Baztango Udala

Eguraldia | CASTELLANO | 2008ko azaroaren 22a

aquí esta la fecha

Udalerriko irudiak

ORONOZ

  • inprimatu
  • lagun bati bidali
  • testua handitu
  • testua txikitu
Oronozen bista panoramikoa

Altitudea: 151 metro.

Biztanleria 2005ean: 425 biztanle.

Iruñetik 40 km-ra dago. Herrira heltzeko N-121-A errepidea hartu behar da, herrirako sarbidea adierazten duen punturaino. Gune horretan errepidea bitan banatzen da, eta horietako bat, N-121-B, Dantxarinearaino heltzen da. Oronozek bi auzo ditu: Mugaire eta Zozaia.

Aipatzekoak dira Oronozen:

Zozaiako jauregia (Zozaia auzoa). XVI. mendekoa, Baztango dorretxerik zaharrenetakoa da. Egiturari erreparatuta, gotorleku eta jauregi arteko eraikina dela erran dezakegu. Zozaiako jaunaren armarria du.a.

Arretxea jauregia (45. zk.). Jauregia ez zen Nafarroako antzinako nobleziaren leinu-etxea. 1675ean eman zioten leinu-etxe titulua. Egiturari erreparatuta, Baztango nekazari etxaldeena da, baserri-arkitekturako xehetasunak eta bertako harria landua ditu.

Gontxea Etxea eraikin berezia da, arkitektura berezia baitu: egitura horizontaleko aurrealde asimetrikoa eta bi isurialdeko teilatua; horietako bat bertzea baino nabarmen luzeagoa. Fatxadako armarria bitxia da; izan ere, Bertizaranako armen irudia baitu.

Herriko eliza Jasokundeko Andre Mariaren ohoretan eraiki zuten. XVII. mendeko eredu bat hartu, eta haren gainean moldaketa ugari egin zaizkio.

Herriko Bestak abuztuaren 15ean ospatzen dira, zaindariaren ohoretan.

Non lo egin:

  • Urgain I hotela, telefonoa: 948 59 20 63.
  • Urgain II hotela, telefonoa: 948 59 21 98.
  • Arotzenea landetxea, telefonoa: 948 45 22 48.
  • Matxingonea I eta II landetxeak, telefonoa: 948 59 20 16.

Otordua non egin:

  • Pierresenea jatetxea, telefonoa: 948 59 20 43.
  • Urgain jatetxea, telefonoa: 948 59 21 98.
Foruen Plaza p.k.31700 Elizondo (NAFARROA)
Tel.948 58 00 06 Fax.948 45 22 69 buzon@baztan.esabrirá su programa de correo predeterminado
Desarrollado por ANIMSA. Se abre en nueva ventana