Nabigazioa saltatu

Baztango Udala

Eguraldia | CASTELLANO | 2012ko otsailaren 6a

aquĆ­ esta la fecha

Udalerriko irudiak

IRURITA

  • inprimatu
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Cuaderno de viaje
Iruritaren bista panoramikoa

Altitudea: 214 metro.

Biztanleria 2005ean: 842 biztanle.

Irurita Iruñetik 46 km-ra dago, eta N-121-B errepideak herriak zeharkatzen du.

Aipatzekoak dira Iruritan:

Iruritako plazak laxoan jokatzeko pilotalekua du, etxe ederrez inguraturik; horiek guztiek hiri-multzo ondo zaindua osatzen dute. Plazaren arkitektura nabarmena da, herri-arkitekturako etxe eta jauregiz inguraturik. Estilo gotikoa eta barrokoa aurkituko ditugu Dorretxeko Markesaren jauregian eta Iriarteko Gastonen jauregian. Erdigunetik pixka bat aldenduta Dorrea jauregia dago, bere alboko eskailera bereziarekin.

  • Dorrea jauregia edo Jauregizahar (erdigunetik aldenduta dago; plazaren ezker aldean dugun karrika hartuko dugu). Nafarroako Erresumako hamabi jauregi zaharrenetako bat da. Jauregiaren nagusiak "Baztango jaunak" ziren. Bereziki deigarria da alboko eskailera. Baztango Udalak berriki eskuratu du (2001).
  • Iriarteko Gastonen dorretxea (plazan berean). Barrokoa. Bi dorre ditu, eta aitzinaldean arranoa eta bi armarri blasonatu.
  • Dorretxeko Markesaren jauregia (herrigunean, Elizondora bidean, errepidearen eskuinaldeko azken etxea). Jauregi gotikoa da, eta Erdi Aroko dorre zaharberritua du. XVIII. mendean eraikin erosoagoa gehitu zioten.

Iruritan oraindik orain antzinako lanbideak gogora dakarzkiguten hainbat elementu aurkitzen ahal ditugu; errate baterako, bertako burdinola txikia. Solairu bakarreko etxe txikia da, gorapeduna, berriki artio azienda ferratzeko erabili izan dena; haran osoan gorde den bakarra da.

Herriko Bestak maiatzean ospatzen dira, Igokundearen egunean).

Non lo egin:

  • Juanikotenea landetxea, telefonoa: 948 45 22 95.
  • Martintolanea landetxea, telefonoa: 948 45 23 07.
  • Oyatenea landetxea, telefonoa: 948 45 20 74.
  • Peruenea landetxea, telefonoa: 948 58 09 05.

Otordua non egin:

  • Olari jatetxea, telefonoa: 948 45 22 54.
  • La Taberna del Fotografo jatetxea, telefonoa: 948 45 22 54.
Foruen Plaza p.k.31700 Elizondo (NAFARROA)
Tel.948 58 00 06 Fax.948 45 22 69 buzon@baztan.esaurredefinitutako e-postako programa irekiko du