Nabigazioa saltatu

Baztango Udala

Eguraldia | CASTELLANO | 2008ko azaroaren 22a

aquí esta la fecha

Udalerriko irudiak

ELBETE

  • inprimatu
  • lagun bati bidali
  • testua handitu
  • testua txikitu
Elbete

Altitudea: 200 metro.

Biztanleria 2005ean: 234 biztanle.

Iruñetik 50 km-ra dago, Elizondorekin bat eginda. Herria N-121-B errepideak zeharkatzen du.

Aipatzekoak dira Elbeten:

Ondoren aipatzen diren etxeen eta jauregien arkitektura azpimarratuko dugu:

  • Jarola jauregia. Leinu-etxea. XVII. mendean hasi ziren eraikitzen. Eraikin ederra da, barroko estilokoa. Aitzinaldea harlanduzkoa da. Baztango etxerik nobleenetako bat da.
  • Askoa jauregia. Leinu-etxea. Jauregiaren portada dotorea zutabe klasikoz eta balkoi armarridunez apainduta dago. Herrian, zubiaren ondoan, Batzar Nagusia elkartzen zen, Baztani zegozkion aferak aztertze aldera.

Aipatzekoa da Santa Kruz eliza. Kapera nagusiko erretaula Juan Gazteluzarkoak egin zuen, Antxieta famatuaren ikasleak. Barnean dagoen San Migel Goiaingerua eskultura erromanistaren ikonografiarik hoberenetakoa da.

Elizaren gibelean, berriki artio erabilia izan den antzinako ikuztegia dago, baita disko-formako hainbat hilarri ere.

Herriko bestak, herriko zaindari Santa Kruzen omenez ospatzen dira, irailaren 14an.

Non lo egin:

  • Gamioa landetxea, telefonoa: 948 45 21 16.

Otordua non egin:

  • Ostatua jatetxea, telefonoa: 948 58 13 83.
  • Oñaska jatetxea, telefonoa: 948 45 20 88.
Foruen Plaza p.k.31700 Elizondo (NAFARROA)
Tel.948 58 00 06 Fax.948 45 22 69 buzon@baztan.esabrirá su programa de correo predeterminado
Desarrollado por ANIMSA. Se abre en nueva ventana