Nabigazioa saltatu

Baztango Udala

Eguraldia | CASTELLANO | 2012ko maiatzaren 20a

aquĆ­ esta la fecha

Udalerriko irudiak

ARRAIOZ

  • inprimatu
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Cuaderno de viaje
Arraiozen bista panoramikoa

Altitudea: 233 metro.

Biztanleria 2005ean: 229 biztanle.

Iruñetik 45 km-ra dago. Herrira heltzeko, herria zeharkatzen duen N-121-B errepidea hartu behar da. Arraiozek Mardea izeneko auzoa du.

Aipatzekoak dira Arraiozen:

Kanpoaldetik hiru jauregi ikusten ahal dira: Jauregizahar (herria zeharkatzen duen errepidetik bertatik ikusten ahal da, ezkerretara), Bikuña (elizaren ondoan) eta Zubiria (ibaiaren ondoan).

  • Jauregizahar. Nafarroako antzinako nobleziaren leinu-etxea. Erdi Aroko dorretxearen itxura dauka. Eraikinak, bao bikoitzak eta angeluzuzenak dituzten harrizko bi gorputzen gainean egurrezko eraikin interesgarria du bistara, ongi kontserbatu dena. Usategi karratua ere badu.
  • Zubiria jauregia. Nafarroako antzinako nobleziaren leinu-etxea. Erdi Arroko dorretxearen itxura dauka.
  • Bikuña jauregia. Nafarroako antzinako nobleziaren leinu-etxea. Hiruetatik antzinakoena da.

Arraiozen, elizaren ondoan, gaur egun laxoan jokatzeko dagoen plazarik ederrena dago. Bertan, gaur egunera arte bizirik iraun duen euskal pilotaren modalitaterik antzinakoenaz goza dezakegu.

Herriko eliza Jasokundearen Ama Birjinaren ohoretan eraiki zuten. Eraikin barrokoa da. Barnealdean, erretaula neoklasikoa du, eta hilobi-harlauzak atari arkupetuan. Lorategian elementu bitxiak ikus daitezke: disko-formako hilarriak.

Arraiozen, maiatzean, "Erreginak eta saratsak" besta ospatzen da. Bortz edo sei neskatila elkartu, eta urteko erregina hautatzen dute. Erregina hautatu berria lore-koroa batez edertzen dute, eta gainerako neskatikoek soinean zetazko banda bana eramaten dute. Horietako batek panderoa jotzen du, eta bertzeek, dirua eskatzeko, koplak abesten dituzte etxe nagusien aitzinean. Ohitura horrek antzezpen-erritual baten eskemari jarraitzen dio. Sarbide-errituaren ezaugarriak zenbait zuhaitz jakin aipatzea, eta itxuraz neskatilak horiekin identifikatzea dira. Zuhaitza lurraren eta, hedaduraz, emakumearen emankortasunarekin lotzen da.

Herriko bestak irailaren lehen igandean izaten dira.

Non lo egin:

  • Josenea landetxea, telefonoa: 948 58 07 56.
  • Alzuartea landetxea, telefonoa: 948 58 11 28.
  • Artxea I landetxea, telefonoa: 948 58 11 27.
  • Artxea II landetxea, telefonoa: 948 58 11 27.
  • Tristatenea I eta II landetxeak, telefonoa: 948 58 12 77.
Foruen Plaza p.k.31700 Elizondo (NAFARROA)
Tel.948 58 00 06 Fax.948 45 22 69 buzon@baztan.esaurredefinitutako e-postako programa irekiko du