Altitudea: 278 metro.
Biztanleria 2005ean: 622 biztanle.
Iruñetik 57 km-ra dago. Herrira heltzeko, N-121-B errepidea hartu behar da. Elizondo eta Elbete zeharkatuta "Arizkun" adierazten duen bidegurutzea topatuko dugu, eskuinaldera. Arizkunen lau auzo ditu: Aintzialde, Bozate, Ordoki eta Pertalats.
Aipatzekoak dira Arizkunen:
- Ursuako jauregia (Bozate auzoa). Leinu-etxea. Erdi Aroko arma-dorrea, Nafarroako nobleziaren sortetxerik zaharrenetako bat. Kondairaren arabera, dama eder bat, Iparraldeko Lantain etxeko alaba, Ursua jauregiko oinordekoarekin ezkondu zen. Ezteietan, andrea haurdun zegoela ohartu zen senarra. Senarrak lotara joan aitzin jauregiko ermitara joan behar zutela erran zion. Etxeko atarian andrea iraindu eta ezkontza-jantzia soinetik kendu, eta zetazko zapi batez ito zuen. Ondoren, zaldia hartuta, Frantziara ihes egin zuen. Batzuek erraten dute zaldiak ferrak atzekoz aurrera iltzatuak zituela, ihesaren arrastoak nahastearren.
- Etxeberria etxea (Bozate auzoa). Gaur egun erlijio-erakunde baten esku.
- Iturraldea etxea. Aipatzekoa da etxearen teilatu-hegala; izan ere, hegalkin berezia du, hiru gorputzekoa.
- Bergara jauregia. Erdi Aroko dorrea. Leinu-etxea. Jauregiak itxura oldarkorra eta gerrarakoa du. Gezileihoak eta leiho mainelatuak ditu.
Lamiarrita parajean Laxoan aritzeko jokalekua lekua dago. Gaur egun erabiltzen ez den arren, euskal pilotaren modalitate horretako txapelketa ikusgarriak egin dira bertan. Euskal pilotaren modalitaterik antzinakoena dugu, eta Baztan eta Malerreka aldean soilik jokatzen da.
Arizkungo plazan, herriko zaindariaren egunean, San Joan egunean, ekainaren 24an, eta meza nagusiaren ondotik, mutil-dantzak ikusteko aukera izanen dugu.
Erlijio-eraikinetan, Aingeruen Ama Birjinaren komentua da aipatzekoa. XVIII. mendeko eraikina da, eta armarri guztiz ederra du harrizko fatxada barrokoan. Orobat, aipatzekoa da San Joan Bataiatzailearen eliza, harrizkoa.
Garai bateko lanbideak zirenaren isla ditugu gaur egungo eskulangileak. Cesareo Soulek harria lantzen du. Haren erakusketa-tailerra ikus dezakegu, eta bertan hilarriak, disko-formakoak. Eskulangilea dugu, halaber, Pedro Zapata; forja lantzen du Pedrok, garai batean tresnak izandakoak.
Arizkungo Bozate auzoan antzina Agoteak bizi ziren. Giza talde hau historikoki baztertua izan da, eta haien jatorriaz hainbat iritzi dago.
Auzo horretan berean Santxotena Parke - Museoa dago, baita Gorrienea etxea ere.
Herriko bestak ekainaren 24an dira, herriko zaindari San Joan Bataiatzailaren ohoretan.
Non lo egin:
- Gontxea landetxea, telefonoa: 948 45 34 33.
- Landaberroa landetxea, telefonoa: 948 45 32 08.
- Atsotenea landetxea, telefonoa: 948 45 30 97.
- Barrantxea I eta II landetxea, telefonoa: 948 45 30 26.
- Lizardiko Borda I landetxea (kalitatearen "Q"), telefonoa: 948 45 30 97.
- Lizardiko Borda II landetxea (kalitatearen "Q"), telefonoa: 948 45 30 97.
- Enekoneko Borda landetxea, telefono: 948 45 34 19.
- Katalinkonea landetxea, telefonoa: 948 45 32 46.
- Lartezarrea landetxea, telefonoa: 948 39 30 31.
- Lataria I landetxea, telefonoa: 948 45 30 06.
- Lataria II landetxea, telefonoa: 948 45 30 06.
- Sarterneko Borda landetxea, telefonoa: 948 59 92 71.
- Etxeberria I ostatua, telefonoa: 948 45 30 13.
- Etxeberria II ostatua, telefonoa: 948 45 30 13.
Otordua non egin:
- Burkaitzea (Aritzakun), telefonoa: 948 39 30 00.
- Etxeberria, telefonoa: 948 45 30 13.
- Lezeta (Aritzakun), telefonoa: 948 39 30 01.
- Ordoki Erretegia, telefono: 948 45 34 10.
- Uxoa, telefonoa: 948 45 34 03.
- Alti Benta (Zugarramurditik barna), telefonoa: 948 59 91 10.