Nabigazioa saltatu

Baztango Udala

Eguraldia | CASTELLANO | 2012ko maiatzaren 20a

aquĆ­ esta la fecha

Udalerriko irudiak

ARMARRIA

  • inprimatu
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Cuaderno de viaje
Baztango harrizko armarria

Baztango armarria, oinarrian, xake-taularen itxurakoa da, eta laukiak beltzak eta zilar kolorekoak dira. Nafarroako zaharrenetakoa eta ezagunenetakoa da. Inguruan, apaingarri desberdinak izaten ahal ditu, eta, goitiko aldean, anitzetan, kasket edo zaldun baten burua izaten du akaberan. Jatorriari buruz, hipotesi anitz daude eta, kasu gehienetan, elezaharren edo istorioren baten inguruan sortuak dira; horregatik, Baztango ia etxe guzietan agertzen den armarri hori are garrantzitsuago bihurtzen da.Teoria horietako batek 1212. urteraino eramaten gaitu, Navas de Tolosako batailaraino; bataila horren ondotik, Nafarroako Erregeak, Antso VII. Azkarrak xake-taularen itxurako armarria eman omen zien baztandarrei, beren Erregeari laguntzeko gerra-zelaian izandako jarrera saritzeko. Teoria zaharrago bat Antso Abarkaren erregealdiraino (970 - 994) joaten da. Hura Iruñeko Erregea zelarik, frantziarrek atxilo hartu zuten eta erraten da hainbat “jaunek” askatu omen zutela, hala nola, Morentingoak, Oibarrekoak eta Lodosakoak; jaun horien artean, Alfonso Gonzalez Baztangoa ere omen zegoen, eta Erregeak xake bat eman omen zion opari gisa; ordutik, Baztango ikur kutunenetarikoa izan da. Juan Goienetxek, bertzeak bertze, sendotu zuen teoria hori, "Executoria de la Nobleza, Antigüedad y Blasones del Valle de Baztan" izeneko lanean, baina literatura- eta zalduntza-ukitu handiagoa eman zion, eta baztandar haren bertute ikaragarriak sobera azpimarratu zituen. Edozein moduz, haren jatorria dena delakoa, Baztango armarria inguru honetako edozein erakinetako nahitaezko elementu bihurtu da, etxe noblea nahiz baserria izan, aberatsa nahiz pobrea.

        Escudo del Valle de Baztan                 Escudo del Valle de Baztan

Foruen Plaza p.k.31700 Elizondo (NAFARROA)
Tel.948 58 00 06 Fax.948 45 22 69 buzon@baztan.esaurredefinitutako e-postako programa irekiko du