Nabigazioa saltatu

Baztango Udala

Eguraldia | CASTELLANO | 2008ko azaroaren 22a

aquí esta la fecha

Udalerriko irudiak

KOKAPENA

  • inprimatu
  • lagun bati bidali
  • testua handitu
  • testua txikitu

Baztan udalerria, Nafarroaren iparrean kokatua, 376,8 kilometro koadro ditu, eta Foru Erkidegoko udalerririk zabalena da. Ibarrak honako herri hauek ditu hegotik iparrera: Almandoz, Berroeta, Aniz, Ziga, Oronoz, Arraioz, Irurita, Gartzain, Lekaroz, Elizondo, Elbete, Arizkun, Azpilkueta, Erratzu eta Amaiur. Aipatu herriak lau kuartel historikotan banatzen dira: Basaburua (Almandoz, Berroeta, Aniz, Ziga), Erberea (Oronoz, Arraioz, Irurita eta Gartzain), Elizondo (Lekaroz, Elizondo, Elbete) eta Baztangoiza (Arizkun, Azpilkueta, Erratzu eta Amaiur). Antzinako garaietatik, Baztango herriak, edo lekuak, Unibertsitate erregimena dute; beraz, ibar osoak udal-barruti bakarra osatzen du. Ildo horretan, ibarreko herri-lurrak kudeatzen dituen Batzar Nagusiaren Ordenantzen atarikoan Baztanen hamabortz Lekuak biltzen direla erraten da, eta ez Baztan hamabortz lekuen batasunak osatzen duenik.

Lur-eremu osoaren % 84, hau da 2.840 hektarea, herri-lurra da. Baztanen kokapen zehatza 2º10'10" ekialdera eta 43º8'45" iparraldera da. Mendebaldean muga egiten du Donamaria, Bertizarana eta Etxalarrekin; hegoaldean Kinto, Erregerena, Lantz, Anue eta Ultzamako herri-basoekin; ekialdean Nafarroa Beherearekin; eta iparrean Zugarramurdi eta Urdazubirekin.

          Vista panorámica de Arraioz                    Vista panorámica de Azpilkueta

Foruen Plaza p.k.31700 Elizondo (NAFARROA)
Tel.948 58 00 06 Fax.948 45 22 69 buzon@baztan.esabrirá su programa de correo predeterminado
Desarrollado por ANIMSA. Se abre en nueva ventana