Kategoria historikoa: Hiri Noblea eta Unibertsitatea.
Kategoria administratiboa: udalerri bakuna.
Barruti judiziala: Iruña.
Merindadea: Iruña.
Eskualde geografikoa: Nafarroa atlantikoa.
Biztanleak 2007ean: 7.847 biztanle.
Azalera: 376,81 km².
Biztanleriaren dentsitatea 2004an: 20,45 biztanle/km².
Altitudea Balleko Etxean: 197 metro.
Iruñera dagoen tartea: 58 km.
Komunikazioak: Baztan Ballera N-121 errepidetik heltzen da. Iruñetik Belateko tunelak pasatuta, eta Donostiatik Oieregiko tunela zeharkatuta. N-121-B errepideak ibar osoa zeharkatzen du.
Geografia: Nafarroaren ipar-ekialdean kokatuta dago. Mugakideak ditu Donamaria, Bertizarana, Etxalar, Erroibar, Esteribar, Anue, Ultzama, Urdazubi, Zugarramurdi eta Frantzia.