Udal-kudeaketan dugun gardentasuna, eta herriaren aferetan herritarrek duten parte-hartzea dira gure lanaren bi zutabeak. Oinarri horien garapena, neurri handi batean, Ibarreko herritarren esku paratuko ditugun komunikazio-tresnen baitan egonen da. Izan ere, tresna horiek arindu eginen dute udalaren eta herritarren arteko harremana; horrenbertzez, web orri honek erreferentzia-tresna behar du izan gu guztiondako.
Baliabide honen bitartez, Interneterako sarbidea dutenek fite aski ezagutuko dituzte udalbatzak hartutako erabakiak, udalak ematen dituen zerbitzuak, gobernatzen gaituzten ordenantzak, deialdi interesgarriak, eta Ibarrean aurkituko duten kultur, kirol eta aisia-eskaintza. Hiritarrek, aldi berean, iradokizunak, proposamenak, kexak eta udal-administrazioarekin lotura duten galderak egin ahal izanen dituzte.
Espero dugu guztion artean herritarren parte-hartze zabala lortzea Baztan Ibarreko interesen kudeaketan, eta tresna berri hau udalerriak utopia izateari uzteko, eta errealitate bihurtzeko beharrezkoa dugun elementu eragilea izatea.