Nabigazioa saltatu

Baztango Udala

Eguraldia | CASTELLANO | 2009ko urtarrilaren 6a

aquí esta la fecha

Udalerriko irudiak

Bilkura Orokorra

  • inprimatu
  • lagun bati bidali
  • testua handitu
  • testua txikitu

BATZAR NAGUSIA

BAZTANGO ORDENANTZA, LUR ESPARRU ETA PARAMENTU BERRIAK

Baztango Batzar Nagusia eta Ordenantzak aztertzean, argi izan behar dugu Balleko erakunderik garrantzitsuena dela. Horiexek dira (edo ziren) Baztango egunerokoak ongi funtzionatzeko funtsezko oinarriak. Segituan ikusiko dugunez, Erdi Aroaz geroz aurkitzen ahal ditugu, baina, gero ere aipatuko dugunez, gaur den egunean indarrean dauden Ordenantzak 1967koak dira, eta horien berritzea, oraindik, eztabaidatzeko dago. Edozein moduz, orain ikusiko dugu Batzar Nagusiak zer diren eta nola analizatzen diren indarrean dauden Ordenantza horiek, egun, erran dugu bezala, horiek gobernatzen baitute Baztan:

1. Baztan Unibertsitate gisa sortu zenetik, erabateko Batasuna izan da eta horrelakoa da gaur den egunean ere; hau da, hura osatzen duten lekuak ez dira elkarren artetik erakunde independenteak, eta, beraz, ez dira Batasun bat sortzeko elkartu diren hainbat herri, eta Batasun zatiezin baten parte baizik, herri edo udal bakarraren parte, eremu bakarrarekin edo jurisdikzio-leku bakarrarekin; beraz, BAZTAN ez da leku horien ondorioa, baizik eta horiek horren barnean daude; hori begi-bistakoa da dokumentu zaharrak ikusita; errate baterako, horixe ikusten ahal da 1440an BAZTANek Errege Patronatuarekin izandako auzian; honako hau erraten zen auzi hartan:

"...que como la dicha tierra de BAZTAN et los habitantes, et moradores en élla antiguamente con otros esemble fueron conquistadores de las tierras, como algunament face mención en los Fueros; et los que poblaron la dicha tierra fueron fidalgos, infanzones, francos, ingénuos et libres de toda servitud aforados al Fuero General de Navarra, et han todos un término suyo propio, et solariego, et no realengo, et los antepasados en su tiempo, et los presentes en el suyo, han edificado, et fecho edificar ; et facer en el dicho término, iglesias, palacios, casas, bordas, truillares, molinos, piezas, manzanedos, huertos, vergeles, fortalezas de piedra e fusta, et otros muchos edificios, et han gozado e aprovechado después de la primera fundación, ata de sembrar e plantar, o de rozar, doquieren, e por bien en el dicho termino, e tomar, recebir esquilmar, espleitar, gozar, et aprovechar de los frutos que Dios ha dado et da de presente, franca y quitament, sin que sean tenidos a la señoría pecha...".

2. Baztango lekuak elkarren artetik Erakunde administratibo independenteak izan ez direnez eta BAZTANgo Batasun erabatekoaren elementu sakabanatuak izan direnez, herriek ez dute inoiz kontzeju-erabakirako eskubiderik izan (Baztanen ez baitago kontzejurik), eta beti egon dira Udalerriaren administrazio orokorraren pean, Udalak eta Balleko Batzar Nagusiak gobernatuta; azken horiek izaera ongi definitua eta eskumen eztabaidaezinak dituzte, eta, beren jurisdikzio guzian, goi-onarpenaren bidez, ezartzen zituzten eta ezartzen segitzen dute kudeaketa administratiboaz arduratzeko behar diren erabakiak. Erabaki horiek Baztango lurraldeetako edozein lekutako biztanleak ase behar dituzte, bereizketarik egin gabe; beraz, zentzugabea da erratea Baztango Udalak, behartua dagoelako, Balleko lekuetako bati ematen diola Erabakien bidez ordainarazten diren leku horretarako diren kontsumo-artikuluen eskubideen zati bat, eta ez da zuzena erratea (nahi pertsonalengatik edo Baztango Unibertsitatearen kontra dagoelako baten batek erran duen bezala) Udal honek kobratu duela administratzen duela Balleko Leku bakoitzari Erabakien arabera dagokiona.

Baztango Lekuetan Hamaikakorik, Hamabortzekorik eta Hogeikorik nahiz Kontzejurik (Nafarroako Toki Administrazioaren Erregelamenduari atxikita) inoiz ere egon ez izanak erakusten du Leku horiek ez dutela inoiz izan Baztango Udaletik independentea den administraziorik.

3. Aitzineko guzia hala bada ere, Udalak eta Batzar Nagusiak baimena ematen ahal diete herriei barne-erabakiak hartzeko, Ordenantza hauen artikuluek erraten dutenari segituz, baina udal-erabakien kontra joan gabe; hala ere, argi izan behar da baimen horrek leku horiei ez diela eskubide bereizgarririk aitortzen Erabakiak ezarri edo ordainarazteko.

4. Baztango Batzar Nagusiak Udalaren mendien eta lur komunalen erregimenari dagokionez beti izan duen autonomia, nahitaez, gordeko du, eta, horretarako, Ordenantzak eginen ditu, antzina-antzinatik egin duen bezala, eta, beti bezala, argitaratu eta errespetatuko dira, betiere, Nafarroan emandako xedapen orokorrak aintzat hartuta; hala egin zen, errate baterako, Nafarroako Errege Kontseiluak 1696ko maiatzaren 26an, 1733ko uztailaren 21ean eta 1832ko uztailaren 14an emandakoekin eta, hala egiten da orain indarrean daudenekin (1926ko otsailaren 6an, 1964ko ekainaren 6an eta 1967ko abenduaren 7an Nafarroako Foru Diputazioak emandako dekretuen bidez onartutakoak).

5. Ordenantza hauetan, zenbait aldaketa bildu dira lur komunalen aprobetxamenduei buruz (horiek luberritzeko), iratze-sailen aprobetxamenduei buruz eta eskatu eta onartuko diren landatze partikularrei buruz; hori dena Balle guzirako, Baztango Udalerriko Ondare komunala hobeki bermatzeko eta babesteko.

6. Halaber, honako gai hauen gaineko zenbait xedapen ere ageri dira: etxeetan erabiltzeko egurra ematea, suteak eta mendian egindako erretzeak eta arau-hausteetarako ezarri beharreko zigorrak, Nafarroan indarrean dagoen Toki Administrazioaren Erregelamenduak horri buruz xedatutakora egokituta.

7. Ohiko eta ez-ohiko zenbait landatze-mota ere arautzen dira, eta Batzar Nagusiak, egokitzat jotzen badu, partikularrei baimena eman ahal izanen die Baztango Komunitateko lurretan horrelako landatzeak egiteko; horretarako, eskariak aurkeztu beharko dira, kasu bakoitzean behar diren adituen txostenekin batean.

8. Ordenantza hauek Nafarroako Foru Diputazioak jo ditu ontzat 1967ko abenduaren 7ko akordioaren bitartez, D. M. 1.141/67 Espedientea, eta Baztango Batzar Nagusiak irailaren 29an egindako osoko bilkuran onartu ditu. Lehenago inolako aurkaratzerik gabe erregelamenduen arabera tramitaturik, Batzar Nagusiak 1967ko abenduaren 20ko osoko bilkuran aztertu eta berretsi zituen, 17. atalean, eta eguneratutako testu bategina formalizatzea xedatu zuen, horretarako ezarritako aldaketak aplikatuz, eta honako hauek izenpetu zuten azken akta hura: Alkate-Presidentea: Ángel María Hualde y Goizueta Jauna. Batzarkideak: Javier Carricaburu Lázcoz Jauna, Nicasio Irigoyen Aguirre Jauna, Joaquín María Azcárate Echenique Jauna, Ana María Marín Gutiérrez Andrea, José Oscoz Iñarrea Jauna, Julio Irungaray Vicondo Jauna, Gabriel Iribarren Loperena Jauna, Vicente Cortea Irigoyen Jauna, Félix Larregui Irigoyen Jauna, Manuel Oráis Aldave Jauna, José Lacosta Gabary Jauna, Juan Arrechea Jáuregui Jauna, Dámaso Echeverria Irigoyen Jauna, Juan Ignacio Recondo Zabaleta Jauna, eta Udal Idazkaria: Gregorio Egurrola Múgica Jauna.

IZENDAPENA (JURADOAK AUKERATZEA)

Juradoak aukeratzeari dagokionez, Ordenantzek "hamalau Leku" aipatzen dituzte; Amaiur ez da kontuan hartzen, garai hartan Balletik bereizita baitzegoen, eta 1969 arte ez zen berriz ere anexionatu, hau da, ordenantza hauek idatzi eta handik bi urtera. Une horretatik aitzinera, Amaiurrek Ordenantza horietako kapituluetan ageri diren klausulak bete beharko zituen, Balleko bertze Lekuek bezala. Ikus dezagun nolako prozedura egiten den Juradoak aukeratzeko, batez ere gaur den egunean deigarri suertatzen ahal zaizkigun ñabardurak. Hala, I. Kapituluan, "Hamalau juradoak nola aukeratu" analizatzen da, eta honela laburbilduko dugu:

"Baztanen beti izan den ohiturari segituz, hura osatzen duten hamalau herrietako bakoitzean, jurado bat izanen da, eta, hura izendatzeko, honako arau hauek bete behar dira:

Lehenbizikoa: Bi urtetik behin, Eguberri egunean, Parrokiako Mezaren ondoren, Leku bakoitzeko bizilagunak bilduko dira kontzeju-etxean, eta bildutakoek lagun bat aukeratuko dute bozen gehiengoz, Jurado izateko, egokientzat jotzen duten hura, eta hark bi urtez beteko du kargu hori; bozketa horretan, honako hauek bakarrik hartu ahal izanen dute parte: espainiarrek, adin nagusikoek, familiaburuek eta Udaleko bizilagunek. Bozketan berdinketa gertatzen bada, zozketa egin beharko da.

Bigarrena: Kargua uzten duen juradoak, Eguberrietako bigarren egunean, Balleko Batzar Nagusiari ofizialki jakinaraziko dio aitzineko arauan aipatzen den juradoa izendatu berri dela, hala Batzar berria sortzeko.

Iradokitzen denez, bizilagunen BATZARRETAN, honako hauek bakarrik hartu ahal izanen dute parte: espainiarrek, adin nagusikoek, familiaburuek, Udaleko bizilagunek eta Leku horretan berean bizi direnek; beraz, adin ttipikoek ezin izanen dute parte hartu, ezta atzerritarrek ere, Espainiako lurraldean jaioak izanda ere atzerritarrak izateagatik beren eskariz Nazio honetako zerbitzu militarretik salbuetsi badira eta gerora naziotasun espainiarra lortu ez badute.

Lehen bi arau horiei dagokionez, argitu behar da Batzar Nagusiak 1994ko azaroaren 29an egindako Ez-ohiko bilkuran adostu zuela "aho batez Ordenantzen I. Kapituluaren aldaketa onartzea"; beraz, aldaketa horren ondotik, orain, zera irakurtzen ahal dugu arau horietan: "... hura osatzen duten hamabortz herrietako bakoitzean, jurado bat izanen da".

Orain, honako hau ere aipatzen da: "Juradoak bi urterako aukeratzen dira, Lekuko bizilagun guzien artean, Eguberri egunaren aitzineko igandean deitutako Batzarrera etorritakoen gehiengoz". Beraz, Batzarrea egiteko eguna aldatzen da, baita hautagai izateko betebeharrak ere, eta, hortik aitzinera, "Leku horretako bizilaguna izatea eta Hauteskunde Erroldan inskribatuta egotea" eta "hautatze-egunean 18 urte izatea" izanen dira bete beharreko baldintzak".

Halaber, aipatzekoa da "BATZARREtara etortzea norbanakoaren kontua izanen dela eta hirugarren batek ezin izanen duela inor ere ordezkatu".

II. Kapituluan, "Juradoen laguntzaileak nola aukeratu" azaltzen da, eta horri buruz zera erraten da: "Garai bateko ohiturari jarraituz, Juradoek beren Lekukoetakoak diren bi lagun edo gehiago izendatu ahal izanen dituzte beren lanak egiten laguntzeko"; hor, gaur den eguneko "kargodun"ei egiten zaie aipamena".

BATZAR NAGUSIA OSATZEA

Batzar Nagusia osatzeari dagokionez, IV. Kapituluan honako hau aipatzen da: "Batzar Nagusia nola osatu, batzarkideak nola izendatu eta saioak nola egin". Ikus dezagun nola lantzen diren gai horiek eta nola aldatu den Batzar Nagusi horien saioak egiteko modua. Lehenbizi, Batzarreko kideei dagokienez, zera erraten zaigu: "Batzar Nagusia honako hauek osatzen dute: udalak, Balleko 14 lekuetako juradoek (ez ahantzi ordenantza hauek 1967an idatzi zirela eta Amaiur 1969 sartu zela berriz ere) eta batzarkideak izeneko lau bizilagunek (Baztango Unibertsitateko Kuartel bakoitzetik bat)". Horren gainean, honako hau irakurtzen ahal dugu beheitixeago: "Aipatutako Kuartel bakoitzeko (Baztangoiza, Elizondo, Erberea eta Basaburua) batzarkideak kuartel horiei dagozkien juradoek aukeratuko dituzte, Eguberrietako bigarren egunean egindako bozketaren bidez, eta, berdinketa gertatuz gero, zozketa eginen da; dagokion kuarteleko bizilaguna izatea nahitaezko baldintza da batzarkidea izateko. Batzarkideek lau urtez beteko dute kargua, eta, beraz, Batzar Nagusiak kargua betetzen hasi eta aitzineko urteko Eguberrietako bigarren egunean izendatu beharko ditu batzarkideak".

Batzar Nagusietako Idazkariak zer funtzio bete behar dituen jakiteko, Ordenantzak argiak dira horri buruz, kapitulu berean erraten baita "Batzarreko Idazkaria Udaleko idazkari bera izanen dela".

Batzar Nagusien bilkurak egiteko datari dagokionez, 1967ko Ordenantzetan, zera erraten da: "Batzar Nagusiak, urtean, lau ohiko bilkura eginen ditu, Herriko Etxean: lehenbizikoa, Berpizkunde Pazkoaren bigarren egunean; bigarrena, Izpiritu Santuaren Pazkoaren bigarren egunean; hirugarrena, irailaren 29an (San Migel egunean), eta laugarrena, Eguberrietako bigarren egunean". Gainera, honako hau zehazten da: "Ez-ohiko bilkurak eginen dira, Balleko Alkateak (presidente gisa) deituta, behar den guzietan". Gaur den egunean, ohiko bilkurak ez dira egun horietan egiten, Baztango Batzar Nagusiak 2006ko ekainaren 5ean egindako ohiko bilkuran Presidente andrearen Proposamena onartu baitzen, Ordenantzen, Lur Esparruen eta Paramentuen IV. Kapitulua aldatzekoa, eta orain honela erraten du: "Batzar Nagusiak, urtean, lau ohiko bilkura eginen ditu, hiruhileko natural bakoitzaren lehen egunean".

BATZAR NAGUSIKO KIDEAK

BATZARKIDEAK
IzenaLekua
Baztangoiza: Juan Luis Carricaburu Bidegain Jauna Erratzu
Elizondo: Pello Oscariz Vertiz Jauna Lekaroz
Erberea: Pello Berho Iriarte Jauna Oronoz
Basaburua: Antonio Barreneche Yanci Jauna Berroeta

MENDI BATZORDEKO KIDEAK
IzenaLekua
Baztangoiza: Fermín Barazabal Irigoyen Jauna Azpilkueta
Baztangoiza: Martín Elizalde Elizalde Jauna Arizkun
Elizondo: Agustín Larrachea Echenique Jauna Elizondo
Elizondo: Francisco Antonio Burguete Urrutia Jauna Elbete
Erberea: José María Orgambide Goñi Jauna Arraioz
Erberea: Jesús Elicegui Goñi Jauna Gartzain
Basaburua: Félix Echeberria Agesta Jauna Ziga
Basaburua: Rafael Arrechea Maritorena Jauna Berroeta

BAZTANGO JURADOAK 2006 - 2008 URTEETARAKO
IzenaLekua
Luis Roldán Astiz Jauna Almandoz
Miguel José Ariztia Damboriena Jauna Amaiur
Martín Gamio Iparraguirre Jauna Aniz
Francisco Javier Larralde Elizalde Jauna Arizkun
Pedro María Aguerrebere Oteiza Jauna Arraioz
Jon Alkasena Irungarai Jauna Azpilkueta
María Aranzazu Zelaia Txokarro Andrea Berroeta
Rafael Olaizola Amorena Jauna Elizondo
Santiago Ibargaray Tellechea Jauna Erratzu
José María Alberro Echandi Jauna Gartzain
Pedro Jesús Obregozo Istilart Jauna Irurita
Francisco Javier Elizalde Echandi Jauna Lekaroz
Victoriano Elizagoyen Echegaray Jauna Oronoz
Pablo Cenoz Garaicoechea Jauna Ziga

Foruen Plaza p.k.31700 Elizondo (NAFARROA)
Tel.948 58 00 06 Fax.948 45 22 69 buzon@baztan.esabrirá su programa de correo predeterminado
Desarrollado por ANIMSA. Se abre en nueva ventana