Baztan udalerria Foru Erkidegoko udalerririk handiena da; izan ere, 376,8 kilometro koadro ditu. Ibarra, hegotik iparrera, honako herri hauek osatzen dute: Almandoz, Berroeta, Aniz, Ziga, Oronoz, Arraioz, Irurita, Gartzain, Lekaroz, Elizondo, Elbete, Arizkun, Azpilkueta, Erratzu eta Amaiurrek.
Erratzu herrian, Gorostapolotik barna, herrigunetik kilometro eta erdira, eta Doloreetako Ama Birjinaren ermitaren alde batetik jausten den harrizko bidexka batetik aitzin berrogei minutura, lau metro inguruko altuerako ur-jauzi eder bat topatuko dugu, Xorroxin ur-jauzia, pago, haritz, hurritz eta gaztainondoz osatutako basoz inguratuta.